Skip to main content

GAZTEON ANOETA ekimena DBH3-4koentzat

Herriko hainbat eragileen babesarekin, udarari begira adin tarte horretarako dinamika ezberdinak antolatzeko eta gauzatzeko proiektua dugu

Gazteon Anoeta

Gazteon Anoeta: Herria Bizitzeko Uda proiektua aurkeztu zaie DBH3 eta DBH4ko ikasleei. Uda honetan gazteentzako aisialdi, kirol eta topaketa hezigarrien egitarau bateratua antolatzea du helburu ekimenak. Aurkezpenean, ikasleak protagonista izatera gonbidatu dira, maiatzean zehar egingo diren prestaketa bileretan parte hartuz. Bertan, udako ekintzak diseinatu, proposamenak egin eta antolakuntzan aritzeko aukera izango dute. Gazteenen partaidetza herrikoia sustatzea da egitasmoaren oinarria.

Izen emateko esteka: https://forms.gle/C3tVWN5ePBpM1FVK7

 

Kategoriak

Bizikidetza
LH eta DBHko ikasle eta irakasleek, ikasturteari gogotsu heltzeko, denen arteko harremanak sendotzeko dinamikak eta irteerak burutu ditugu
Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.