Skip to main content

HH3ko Irura eta Anoetako ikasleak elkarrekin Pagoetan

Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute

 

HH3koak Pagoetan

Gaur HH3ko Anoetako Herri Ikastolako eta Irurako ikastolako ikasleak Pagoetako Natura Parkera joan dira, Iturraran baserrian erlearen inguruko lanketa egitera, altxorraren bila jolasaren bitartez puzle bat osatuz. Bertan ezti ezberdinak eta polena dastatu dituzte, bukaeran kandela bat sortuz.


Elkarrekin egun polita pasa dugu.

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko