Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez

Auzotu eremuaren barruan Gidatu-gidari eremua gure Ikastolan hainbat unetan aurrera eraman dugu (adibidez Gabonetako kidetzea). Ikasturte honetan ekimena indartu nahi dugu lau aldi ezberdinetan aktibatuz. Auzotu Proiektuak ikasleei komunitateari eta taldeari ekarpena egiteko aukera ematen die, elkartasuna eta erantzunkizuna oinarri hartuta. Alde batetik, laguntza altruista eta auzolana sustatzen ditu, adin desberdinetako ikasleen arteko harremanak eta ikastolaren zein herriaren parte-hartze aktiboa indartuz. Bestetik, talde-sentimendua eta konpromiso pertsonala lantzen laguntzen du; izan ere, ikasleek erantzukizunak beren gain hartzen dituzte, eta argi ikusten dute komunitatearen arrakasta bakoitzaren ekarpenaren eta talde-lanaren ondorio dela.
Gidatu-gidari, Auzotu proieiektuaren atal bat da eta bertan maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta batzuk gidari lana hartuz eta besteak gidatuarenak, hainbat gune sortuz, elkarrekin zerbait eraiki, elkarren ezagutza bultzatu, ikasitakoaren berri eman, ... ekimenak aurrera eramango dituzte. Aste honetan elkar ezagutza izan dute helburu.