Skip to main content

Ebaluazio hezigarria izpide izan da aste honetan

DBHko familiek Ikastolan bertan, aukera izan dute beren ikasleen ebaluazioaz azalpenak jaso eta galderak egiteko

DBHko gurasoak DBHko bileran

Azaroaren 18an Ebaluazio Hezigarriari buruzko bilera egin genuen eta DBH 1-2-3 eta 4ko gurasoek parte hartu zuten. Bertan, batetik, ebaluazio hezigarria zer den eta ikastolan zergatik egin dugun haren aldeko hautua azaldu genuen; bestetik, IEM ezberdinetan ebaluazioa nola gauzatzen dugun azaldu genuen, eta azkenik, HABIko ebaluazioa eta curriculum berria nola lotzen ditugun ere erakutsi genuen. Gurasoek euren zalantzak argitzeko eta ekarpenak egiteko tartea ere izan genuen.

Kategoriak

Ekintza
Ikasturtearen barruan LH1 eta 2ko ikasleek ere aukera izango dute Villabonako igerilekuan aritzeko
Bizikidetza
Indarkeria matxistak egungo gizarteak duen arazorik lazgarrienetako bat izaten jarraitzen duenez protokoloa adostu da
Ekintza
Donostian izandako hitzaldian, heziketa fisikoak modu integralean pertsona autistei nola lagundu diezaiekeen landu zuten