Skip to main content

Autismoa Heziketa Fisikoan hitzaldian presente izan ginen

Donostian izandako hitzaldian, heziketa fisikoak modu integralean  pertsona autistei nola lagundu diezaiekeen landu zuten

Autismoa eta heziketa fisikoa

Heziketa Fisikoa eta Autismoa hitzaldia azaroaren 11n, Donostiako Kirolaren Etxean egin zen. Bertan azaldu zen jarduera fisikoak nola laguntzen duen pertsona autisten koordinazioa, arreta eta gizarte-harremanak hobetzen. Irakasleei gomendatu zitzaien jarduerak pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea eta komunikazio bisuala erabiltzea. Taldeko jolasak inklusioa eta elkar ulertzea sustatzeko baliabide gisa nabarmendu ziren. Azkenik, azpimarratu zen heziketa fisikoa tresna eraginkorra dela ongizate emozionala eta inklusioa bultzatzeko.

Kategoriak

Ekintza
Azaroaren 23an, DBH 1eko ikasleek Planet Motion PrOI proiektuaren barruko online topaketa batean parte hartu dute
Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote