Skip to main content

LH3koek hasiera eman diote ikasturte honetako Eskola Igeriketa ikastaroei

Ikasturtearen barruan LH1 eta 2ko ikasleek ere aukera izango dute Villabonako igerilekuan aritzeko

igeriketa kanpaina

Eskola igeriketa kanpaina, bereziki Lehen Hezkuntzako mailetan, haurrak ur-ingurunera modu seguruan eta dibertigarrian hurbiltzeko programa da. Oinarrizko trebetasunak lantzen dira: flotazioa, arnasketa, mugimendu koordinatua eta oinarrizko estiloak. Adinari egokitutako jarduerak egiten dira, jolasen eta erronken bidez ikaskuntza erraztuz. Helburua da haurren konfiantza handitzea eta ur-ingurunean autonomoago bihurtzea, kirol horrekiko interesa txikitatik garatuz.
 

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .