Skip to main content

Irakurklik proiektuan partaide ditugu LH3 eta 4ko ikasleak

Ikasleen irakurzaletasuna sustatzeko sortutako hezkuntza-proiektuan, gurasoek ere parte hartu dute

gurasoak ipuina kontatzen

LH3 eta LH4ko ikasleak Irakurklik proiektuarekin dabiltza buru-belarri. Irakurklik proiektua ikastetxeetan garatzen den programa da, non irakurketa ohitura sustatzeko ekintza eta jarduera desberdinak proposatzen diren: liburu gomendioak, irakurketa txokoak, talde-irakurketak, egileekin topaketak, ipuin-kontalariak, eta abar. Astean zehar gurasoen partaidetzarekin ipuin kontalariaren ekintza eraman dute aurrera. Gurasoek ipuinak kontatzea eta irakurketan parte hartzea Irakurklik proiektuaren oinarrizko zatietako bat dela ulertzen dugu.

Kategoriak

Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko du