Skip to main content

Kilometroetako Erronka lehiaketan DBH3/4ko ikasleak partaide izan ziren

Beste 20 Ikastolekin batera lehiatu eta 2. saria lortu zuten

Ikasleak Erronkan lortutako 2. sariarekin

Giro onean, goizetik goiz autobusa hartu eta Azpeitiruntz abiatu ginen aurtengo Erronkan parte hartzera. Kilometroak festaren barruan ohikoa bihurtu den Ikastolen arteko lehiaketan parte hartu genuen. Dantzan, bertsotan, jokuetan, kultura lehiaketan, herri kiroletan eta paella lehiaketan aritu eta gero, 21 Ikastolen artean 2. saria lortu genuen. Goiz pasa polita izan zen Gipuzkoako Ikastolen alde egiten den Festan.

Ikastolaren izenean bertatik joandako guztiei Zorionak!

Argazkiak

Kategoriak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.