Skip to main content

Anoetako ikasleak Xumela koruaren urteurrenean eta Josu Txapartegiren omenaldian

Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.

Ikastolako ikasleak Xumela koruarekin batera

Joan den igandean LH4ko eta Ale Musikako ikasleak Lasarte-Oriako Manuel Lekuona antzokian izan ziren, bertako Xumela koruaren XX. urteurrenean, kantari eta musika joz, Hondarribiko Olagarro eta Zarauzko Montetxio koruekin batera. Olaia Inziarte, Jon Maia , Ramon Agirre eta Serigne Lo ere bertan izan ziren. Urteurren ekitaldia Xumela koruaren zuzendari den Josu Txapartegi, Txapas, irakasle eta pedagogoa omentzeko baliatu zuten, euskararen, musikaren eta herriaren alde egindako lan nekaezina eskertuz. Anoetako ikasleek bere doinu alaiak kantatu eta interpretatu zituzten, haien familiak ere aretoan zirela, ikusentzule. 

bideoa

Kategoriak

Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.
Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.