“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Eskola Hiztun Bila jardunaldiak XXX. edizioa bete da aurten eta, aurrekoetan bezala, eskola giroan euskararen erabilera sustatu eta sendotzeko ahaleginean ari garenon artean, esperientziak partekatu eta hausnartzeko aukera ezin hobea izan dugu.
Jakin badakigu ikastetxeek rol garrantzitsua betetzen dutela ikasleen hizkuntza-ohiturak taxutzeko orduan. Euskararen kasuan, ukaezina da funtsezko zeregina betetzen dutela normalizazioari begira, eta bide horretan etengabe eraldatzen diren
erronkei erantzun behar izaten dietela. Hala izanik, galdera nagusi bati erantzun nahi izan da aurtengo jardunaldian: nola ahaldundu ikastetxeak ikasleen hizkuntza-ohituretan eragiteko motor izan daitezen?
Ikastetxeek ahalduntzeko egin beharrekoaz jardun dugu, bai eta lidergoaren esanahiaz edota hizkuntza-proiektu eraldatzaileez ere. Bukatzeko, lehen pausoak ematen ari den EHIKAk, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak, bide horretan zein ekarpen egin dezakeen aurkeztu dira.