Skip to main content

Patio garaian patata tortila eta bizkotxoak ostiralero salgai izango ditugu

DBH3ko ikasleek etxetik ekarritako hamaiketakoa eskainiko dute ikasturte honetan eta hurrengoan

DBH3ko ikasle batzuek pintxoak eta bizkotxoak saltzen

DBH3ko ikasleek hurrengo ikasturteari begira tortila patata eta bizkotxoen eskaintza berriro ere martxan jarri dute. Ostiralero salgai jarriko dituzte patio garaian. Ikastolari eskaera modu txukunean egin eta gero, ardura hartu dute ikasurte honetan eta hurrengoan salmenta egiteko. Ikasbidaiarako xoxa batzuk ateratzeaz gain, ekintza horrek eskatzen duen antolaketan ardurak hartzea ere bada helburu. 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko