Skip to main content

Liburuaren Eguna eta kulturartekotasuna batuz

Liburuaren Egunaren aitzakiarekin hiru gurasok euren jatorriko hizkuntzan ipuina kontatu diete HH eta LHko ikasleei

Gurasoa HHko gela batean ipuina kontatzen

Pasa den igandean ospatu genuen Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzakitzat hartuz, Ikastolako hiru guraso izan ditugu aste honetan zehar euren jatorriko hizkuntzan HH eta LHko ikasleei ipuinak kontatzen.

Anoetako Udalarekin batera antolatutako ekimen honen helburua nagusia umeengan irakurzaletasuna  sustatzea da.  Herrian eta Ikastolan dugun kultur aniztasunaren aberastasuna baliatuz, ikasleek arabieraz eta nepaleraz entzun zuten ipuina.

Anoetako Udal Liburutegiko liburuzainaren laguntza ere izan dugu, hark aukeratu baititu kontakizunetarako ipuinak, guztiak ilustrazio ugarikoak eta, modu batean zein bestean, migrazioaren gaia lantzen dutenak.

Horrela, Haur Hezkuntzako hiru mailetan Badia Abbou izan zen "Kapibarak" ipuina kontatzen.

Lehen Hezkuntzako lehen hiru mailetan, berriz, Said Boushabek "Los Intrusos" ipuina kontatu zuen.

Azkenik, Daya Sapkotak "Bidaia" ipuina kontatu zien Lehen Hezkuntzako ikasle zaharrenei.

Gure eskerrik beroenak Badia, Said eta Dayari beraien bisitagatik, ipuina prestatzeko hartu duten lanagatik eta beraien hizkuntzaren doinu goxoak gurekin parkatzeagatik. Benetan gozagarria izan da!

 

Kategoriak

Ekintza
Burdin Aroko herrixkan egiten ari diren indusketa lanak aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute gure ikasle talde batzuek
Ekintza
Ikasleek bertaratzeko aukera izango dutenez, aldez aurretik egin beharreko matrikula zabalik dago.
Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.