Skip to main content

Kilometroak 23 jaia aurkeztu du Orereta Ikastolak

"Erriola" lelopean, Euskal Herri osora begirako ekitaldiei ere tokia egiten dien urte osoko egitarau oparoa

Kilometroak 23 jaiaren aurkezpenean parte hartu duen taldea

Urriko lehen igandean, hilaren 1ean, hartuko du Errenteriak Kilometroak 23 jaia. Aurretik, ordea, Ikastolaren aldeko hatsa urte osoan bizirik izango duten ekitaldi ugari eta askotarikoak antolatu ditu Orereta Ikastolak 2023ko Kilometroak jaiaren urteko egitarauan.

"Erriola" lelopean, lanerako hiru zutoin nagusi zehaztu dituzte: "Komunitatea, euskara eta errelatoaren bidez egindako eskertza".

Orereta Ikastolako lehendakaria den Itziar Navarrok azaldu du "aurkeztutakoa ez da egitarau itxi bat; aitizitik, egitarau irekia eta bizia da, eragileekin elkarlanean osatzen joango garena, bereziki herriko eragileekin".

Nabarmendu du, baita ere, zer erabilera izango duten lortuko diren etekinek ere: "Herriko eragileekin elkarlanean herrian euskara eta euskal kultura sustatzeko proiektu bat abian jartzeko, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako hainbat ikastolekin abian dugun Zubiak Eraikiz egitasmoa sendotzeko, eta Orereta Ikastolako ikur den AƱabitarte baserria eta inguruak biziberritzeko erabiliko dira".

Informazio gehiago www.kilometroak.eus-en.

Kategoriak

Ekintza
Burdin Aroko herrixkan egiten ari diren indusketa lanak aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute gure ikasle talde batzuek
Ekintza
Ikasleek bertaratzeko aukera izango dutenez, aldez aurretik egin beharreko matrikula zabalik dago.
Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.