Skip to main content

Euskararen Eguna abenduaren 2an ospatu dugu

Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleok giro onean gurea den festa ospatu dugu

Euskararen Eguneko emanaldia 2022

Ikastolak ostiralean ospatu du Euskararen Eguna. Euskara Elkarteko kideek antolatu dute, ospakizunean Ikastolako ikasle guztiok parte hartzeko.

Goizean goiz hasi gara ospakizunekin, Euskara Elkarteko kideek irakurritako manifestua entzunez. DBH 3ko ikasleek diseinatu eta sortutako pegatinak soinean itsatsi eta, gaurkoan,  Ikastola osoko ikasle guztiok batera egin dugu patioa, Euskara Elkarteko kideek prestatutako koreografien erritmora dantzatuz. Giro bikaina sortu da dantzan! 

Ondoren, ospakizuna eta aldarrikapena uztartu ditugu borobileko emanaldian. Guraso ugari batu zaigu maila ezberdinetako ikasleek prestatutako emanaldiaz gozatzera: 

  • HH2: “Euskal haurrak” eta “Txirrita inurria” abestiak.
  • HH3 eta LH4: “Egun on” dantza eta abestia.
  • Euskal kulturako ikasleen aurkezpenak: "Zein da Euskararen jatorria?"
  • LH 6: Bertso saioa.
  • LH 1: “Esazu hitz bat” abestiaren dantza.

Jarraian, ikasle ohia dugun Xabi Tolosa herriko pilotariaren bisita izan dugu. Interes handiz jarraitu dugu ikasleek egin dioten elkarrizketa. Eskerrik asko, Xabi!

Amaitzeko, gure ikasleen ikus-entzunezko kontsumo ohiturei buruzko ikerketaren emaitzak biltzen dituen bideoa ikusi dute geletan. Gero, sareetako euskarazko edukien eskaintzan saltseatzen ibili dira, gustuko edukiak (filmak, serieak,...) bilatzeko aukera izan dutelarik:  zernonikusi.eus   edo  gozatusareaneuskaraz.eus, adibidez.

Bultza dezagun Euskara!! Goza dezagun euskara!! 

Kategoriak

Ekintza
Aste honetan Tolosako Berazubiko estadiumera hurbildu eta Ikastolan landutako kirol jarduera ezberdinak bertan aurrera eraman ditugu
Euskara
Hizkuntz ohiturak landu dituzte gelan eta ondoren gurasoei bertan azaldutako ondorio eta ikuspuntu ezberdinak plazaratu dizkiete
Ekintza
Laskorain Ikastolaren pedagogia arduradunek beren eskaintza guraso eta ikasleei azaldu dizkiete eta Tolosako Lanbide Azokari bisita egin diote