Skip to main content

Eskola Kirolaren behin betiko aurtengorako eskaintza

Izen-emate handiena izan duten kirolak eskainiko dira ikasturtean zehar 

DBHko ikasleak surf ikastaroan

Ikasturte hasieran Eskola Kirolaren eskaintzarako galdeketa helarazi zitzaien DBHko ikasleei. Orain, berriz, galdeketaren emaitzak komunikatu zaizkie.

Hauek izango dira ikasturtean zehar antolatuko diren kirol jarduerak, ikasleei modu tartekatu batean proposatuko zaizkienak:

  • eski alpinoa,
  • kartinga ,
  • surfa,
  • hipika,
  • Zumardi.

LHkoekin batera mendizaletasuna ere landuko da. Gainontzeko jarduerak ez dira antolatuko, ekintza horietan ikasle gutxik eman baitute izena. 

(Zalantzari izanez gero, Ikastolako Kirol Arduradunarekin harremanetan jarri)

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko