Skip to main content

Euskara Elkartea martxan da berriro

Badira urte batzuk Ikastolan Euskara Elkartea martxan jarri genuela eta aurten ere 30 ikasle inguruk osatuko dute taldea. DBHko maila guztietako ikasle boluntarioekin bilera egin zuten asteartean eta Euskararen Eguna antolatzeari ekin zioten, besteak beste. Eguerdian elkartu ziren eta Ikastola ondoko merenderoan elkarrekin bazkaldu ondoren, kanpo espazioak aprobetxatuz bilera egin zuten eraikinaren kanpoaldeko harmailetan. Ikasturtean zehar jarraipena emango diote, beti ere euskararekin lotutako gaiak jorratzeko helburuarekin.

 

      

Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko du