Skip to main content

Ataria

Eskatu zure saskia eta eman %25 Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintzari. Urriaren 22tik, azaroaren 12ra. Lodosako Ibaialde Ikastolari bost euroko ekarpen zuzena egiteko aukera Nafarroako Ikastolak

Errigora 2026

Agenda

Ekintza
DBH3 - Albaola
Gehiago irakurri
Ekintza
Gau Beltza
Gehiago irakurri
DBH3 - EKIN kanpaina
Gehiago irakurri
Ekintza
Xumela koruaren 20. urteurrena
Gehiago irakurri

Albisteak

Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan

Bistan da aldaketa garaiak bizi ditugula. Kontua ez da hezkuntzak eraldatu behar duen ala ez, baizik eta zein sakontasunarekin eta zein begiradapean eraldatu behar den. 

XX mendea jardueran eta ekoizpenean zentraturiko garaia izan zen, hezkuntza unibertsalizatu eta guztioi patroi berapean edukiak sartu eta formatzekoa. 

XXI mendea berriz, krisi ezberdinak eta globalizazio prozesuak tarteko, pertsonan eta haren zaintzan zentratzeko garaia da, norberaren talentuak atera eta hezkuntza pertsonalizaturantz joatekoa. 

Testuinguru honetan, HABI, Anoetako Herri Ikastolak osatu duen etorkizunerako hezkuntza proposamena da. 

Abiapuntua noski gure zereginean du. Euskara eta Euskal Herria ardatz izanik, ikasleak bizitzea egokituko zaien mundurako prestaketa eta baliabide egokiak jasotzean eta haietan trebatzean. Ikusmira, berriz, Konfiantzaren Pedagogian ezartzen du. Ezagutu nahi?

Erreproduzitu bideoa