Skip to main content

Erdi Arotik Anoetako historiara jauzia egin dute LH2koek

Ikasleek aintzinako tarte historikoa landuta gero, Anoeta herriaren bilakaera historikoa poster batera ekarri dute

Erdi Aroa lantzen LH2an

LH2ko ikasleak azken asteetan Erdi Aroari buruzko lanketa egiten aritu dira. Bertan,  gizartea nola zegoen antolatua, nolako bizimodua zuten, feudoak hirietan nola bihurtu ziren edota azokak zergatik sortu ziren ikasi dute. Gaiarekin amaitzeko, Anoetari buruzko informazio bildu du ikasle bakoitzak eta ondoren taldean, poster ezberdinak egindituzte. Egindako eskulan eta poster guzti horiekin museo bat osatu dute eta LH1eko ikasleak gonbidatu dituzte.

Gaiari amaiera emateko modu polita izan da.

Kategoriak

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.