Skip to main content

Euskararen Egunaren ospakizuna

Abenduaren 3a  Euskararen Nazioarteko Eguna da, euskararen aldeko ospakizun eguna.

Hori dela eta, gaurko eguna ospakizun eguna izango da ikastolan. Hemen egitaraua:

  • 09:00 - 09:10: Euskara Elkarteko kideek manifestua irakurriko dute megafoniaz.
  • 10:00 - 10:45: Jolasordua elkarrekin. Euskara Elkartekoek prestatutako koreografiekin dantza.
  • 10:45 - 11:30: Kidetzeko emanaldiak borobilean.
  • 11:30 - 12:15: Gonbidatu bereziari elkarrizketa.

DBH 3-4, Don´t be Dummy programa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy" (Zuk ez duzu ordezkorik) programa ibiltariak trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dauka eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta dago. 

“Don’t be Dummy” ekitaldiaren elementu garrantzitsuena lehen pertsonan kontatutako testigantzak dira, trafiko istripuen inguruan hitz egiten duten suhiltzaile, udaltzain eta bizkar-hezur muineko lesioa duen biktima batek.