Skip to main content

Bakearen Mundu Eguna

Munduan zehar atsekabe eta txikizioak sortzen dituzten gerrak gogora ekarri nahi izan ditugu, performancearen lalguntzaz bakearen kultura indartuz

argazkia
Irailaren 21ean Bakearen Mundu Eguna dela eta, aste honetan lanketa berezia egin dugu ikastolan, bakearen balioak sendotzeko. Bakearen Mundu Egunean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 24 orduz indarkeriarik eza eta su-etena errespetatzeko eskatzen du, hau da, egun batez gerrak gelditzea. Gure munduak bakea behar du, orain inoiz baino gehiago. Izan ere, munduan barreiatuak gerra asko baititugu, eta denak dira lazgarriak eta injustuak.

Lanketa borobiltzeko, ikastolan bake-kultura indartu asmoz, ikasle, irakasle eta langile, performance bat burutu genuen asteazkenean, Gazako Genozidio lazgarria salatuz.

Eskerrik asko!!!


 
 

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .