Urriaren zehar kidetze saioak LHko hainbat mailetan
Nafarroa Oinez Atarrabian
Datorren igandean, urriak 19, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez antolatuko du. Galtzaundiren bitartez autobusez joateko informazioa bertan duzue.
HH2 - Talo tailerra
Urriaren 30ean, osteguna, HH2koak Barandiaran museora (Ataun) joango dira Irurakoekin batera Talo tailerra .
LH5 - EKIN kanpaina
Urriaren 27an, astelehena, EKIN kanpaina, LH5. 1.saioa 15:00etan eta 2. Saioa 16:00etan
HH3koek Pagoeta parkeari bisita egin diote
Artamugarri kooperatibari bisita egin diote DBH2koek
Gure Haurrak ere Badira: urriaren 25ean Bilbon
Urriaren 25ean Bilbon egingo den Gure Haurrak ere Badira ekimenaren xehetasunak dituzue jarraian.
Egun horretan zehar, elkartasun ekintza eta jarduera bereziak izango dira, eta arratsaldean, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazio nazionala egingo da.
Ikastolen komunitate osoa gonbidatuta dago haur palestinarren aldeko elkartasuna adieraztera, zapatak ikur gisa erabiliz eta “Gure Haurrak ere Badira” kamiseta jantzita.