Skip to main content

"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentala DBH3n

Dokumentalak abeslari euskaldunaren ibilbidea  eta euskal kulturari egindako ekarpena ezagutzeko aukera ezinhobea eskaini die

Lourdes Iriondoren dokumentala

DBH3ko ikasleek Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala ikusi zuten asteartean. Bertan euskal kantari eta idazlearen irudia eta euskal kulturari egindako ekarpena aldarrikatzen dira, ikuspegi feminista eta sozial batetik. Gero lanketa labur bat egiteko aukera ere izan zuten ikasleek, artistaren inguruko beste ikuspegi bat landuz.
 

Kategoriak

Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker
Elkarlana
Igande goizean gure DBH4ko ikasleek, irakasleek lagunduta, tortila pintxo postua jarri zuten Anoetako Euskal Jaian