Skip to main content

Fraisoro Nekazal Eskolako ikasleen bisita

Jolasaren bidez ingurumenaren zaintzaren garrantziaz aritu dira 

LH 5-6ko ikasleak Fraisoroko ikasleekin dinamikak egiten

Gaur goizean, LH5 eta LH6ko ikasleek Fraisoro Nekazal Eskolako ikasleen bisita izan dute. Bertan, jolasa erabilita dinamika modura, baso-pedagogia lantzen aritu dira. Baso-pedagogia Europako iparraldean jaio zen (PAWS Proiektua) eta jasangarritasunaren kontzeptua transmititzean oinarritzen da. 

Frisoroko ikasleak baso-monitore lanetan aritu dira, modu ulergarri eta atseginean LH 5 eta 6. mailako ikasleengan basoarekiko interesa eta naturaren aldeko jarrerak pizteko asmoz. 

Aurrera eraman dituzten jardueretan basoko elementuak ezagutzeaz gain, horien zaintzarako zenbait aholku jaso dituzte gure ikasleek. Etorkizunera begira, ingurumena zaintzeak duen garrantziaz kontzientzia sortzea izan du helburu saio honek.

  

  

 

Kategoriak

Ekintza
Hala bazen PrOIaren kontestuan, bertan lantzen diren Historiaren hainbat aldi komiki batera ekartzeko irizpide eta laguntzak azaldu zizkien etorritako bisitariak
Euskara
Irakurritako Itsaslabarreko etxea izenburua duen liburuaren irakurketari bukaera emateko, idazlana eta idazle izatearen xehetasunak izan ditu hizpide egileak
Ekintza
Anoeta eta Irurako ikasle eta irakasleek denak batera, Aretten eman dute asteburua, bertako pistetan eskia praktikatzen