Carmen Esnaola lankideak merezitako erretiroa jasoko du

Anoetako Herri Ikastolako lankide den Carmen Esnaolari erretiroa hartzeko unea iritsi zaio. Hainbat eta hainbat urte daramatza irakaskuntzari eskainiak eta bere ibilbidea eta egindako ekarpenak balorean jarri nahi ditugu. Besterik gabe, Anoeta eta Irurako Ikastolak osatzen ditugun kide guztion partetik gure eskerrik beroena opa dizugu, Carmen.