Skip to main content

Azaroak 18 - Beskoitzeko Ikastolaren aldeko manifestaldia

Larunbat honetan, azaroaren 18an, goizeko 11:00etan, Beskoitzen (Lapurdi) egingo da

Manifestaziorako kartela

Egun, Beskoitzeko Ikastolako ikasleak pairatzen ari diren egoera tamalgarriak direla eta, larunbat honetarako, 11:00etan, manifestaziorako deia egin da, Beskoitzen bertan. 

Ikasleak aspalditik jangela normaltasunez bazkaltzeko arazo larriak dituzte eta baita debekuak ere, duten aterpea ez dago batere egoera onean, ikasgelak prefabrikatuetan daude kokaturik eta horiek aldatzeko intentziorik ez dago, ... Hori gutxi izanik, bertako Herriko Etxetik laguntzarik ez dago eta bai ordea, oztopo pila. 

Euskal Herriko muga-mugan dagoen Ikastola izanik, denon laguntza eskaintzeko ordua ailegatu dela denez, manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatzen zaizue. 

 

Kategoriak

Kidetzea
Nerabezaroan ikasleek izaten dituzten aldaketak eta PrOIn euskararen inguruko lanketak aztergai izan dira
Irteera
Beigorri abentura parkea, Xabierreko gazteluaren bisita eta herrian egindako gynkana izan dira aktibitate nagusiak
Irteera
Kristina Enea fundazioaren eskutik, Donostiako Alde Zaharra eta arrantzan aritzeko aukera izan dute