Skip to main content

Bizikidetza-KIVa

Ikastolan oinarri dugun pertsona ereduaren bidelagun ulertzen dugu bizikidetza. Pertsonen arteko harreman osasuntsu eta naturalak garatzeko proiektua dugu. 

Bizkidetzaren barnean hainbat atal lantzen ditugu: gizarte trebeziak, talde kohesioa, lagunen arteko harremanak, irakasle eta ikasleen arteko harremana eta gatazken kudeaketa. 

Gatazka ezinbestekoa da pertsonaz inguraturik bizi bagara eta hauei aurre egiteko eta kudeatzeko moduan trebatzea da gakoa.

Horregatik, eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkaz eta horien kudeaketaz baliatzen gara oinarritzat dugun pertsona eredua lantzeko.

Baliabideak

Aipatu guztia lantzeko hainbat baliabidetan oinarritzen gara:

Borobil


Komunikazio ez Bortitza

Komunikazio Ez Bortitza (KEB) Marshall B. Rosenberg-ek garatutako modeloa da. Enpatiaz entzun eta zintzotasunez adierazteko aukera ematen du, lehenago edo geroago norberaren beharrizanak eta besteen beharrak kontuan hartzea ahalbideratuz.

Sintoma, iritzi, kexa, emozio guztiak, zerbait garrantzitsua adierazteko giza izaerak bidaltzen dizkigun mezuak dira: arreta eskatzen duten beharrak daude!

Gure harremanetan, lotura-kalitate handia sortzeko helburuak gatazkak konpontzen laguntzen du, lankidetzarako bidea irekiz.

Erronboa


Golden 5

Proiektuaren oinarri nagusia ikasleen ezaugarri positiboak suspertzea da. Guztiek beraien buruak “golden” (urrezko inglesez) sentitu ditzaten, hau da, taldearen barruan nabarmentzeko gaitasun nahikoekin.

Irakasleek oinarrizko bost eremu landu behar dituzte: gelaren kudeaketa, harremanak eraikitzea, gelako-giroa, ikaste egokia eta eskola-familia harremanak.

Lauki luzea


Probentzioa 

Probentzioak, pertsonei eta taldeei gatazkari aurre egiteko beharrezko gaitasunak ematean datza. Probentzioa eta prebentzioa ez dira gauza bera. Prebentzioaren helburua gatazkei aurrea hartzea da, gatazkak saihestea.

Probentzioaren helburua ordea, gatazkak iristen direnerako haiei nola aurre egin ikastea da eta haien larritasuna txikitzeko aurretik lan egitea.

Probentzioa pixkanaka landu behar da, azaleko alderdietatik hasi eta bere buruaren eta beste pertsonekiko harremanaren alderdi sakonenetaraino.

Laukia


KiVa

KiVa bullying edo eskola-jazarpenari aurre egiteko programa bat da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

KIVAk bi atal ditu, batetik, prebentzioa eta bestetik, jazarpen- kasuetan egiten den esku-hartzea.

Prebentzioari dagokionez, ikasleek tutoreekin KiVa ikasgaiak egiten dituzte. Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte.

Gainera, KIVA ikastola garela momenturo presente eduki dezaten eta seguru senti daitezen KIVA txalekoak erabiltzen ditugu jolasgaraian.
Esku- hartzeari dagokionez, KiVa taldea dago, gelako irakaslearekin batera jazarpen-kasuez arduratzen den taldea. Eskolako lan