Skip to main content
2023/10/10

Euskal Jaietan Ikastolak bere presentzia izan zuen

DBH4ko ikasle eta irakasleek patata tortila pintxoak eskaini zituzten. Argazkia Ataria-tik

DBH4ko postuan pintxoak saltzen

Gure DBH4ko ikasleek igande goizean, patata tortila pintxoak Anoetan egin zen Euskal Jaia festan saltzeko aukera izan zuten. Euskal kultura, ohiturak eta baserritar giroa bultzateko herrigintzan egiten den ekimenera, gure ikasle zaharrenek gerturatzeko eta bertatik ezagutzeko aukera ezinhobea dela pentsatuz, postua jarri zuten. Tutoreen laguntzaz, Ikastolan lanketa berezia egin ondoren (txandak antolatu, ardurak hartu, behar diren erosketak egin, ...), etxean egindako patata tortila pintxoak saldu zituzten, ikasturte bukaeran burutuko duten ikasbidaia ordaintzen laguntzeko. Eskerrik asko goizean zehar bertaratu zinetan guztioi!

Argazkia ATARIAtik hartua da

Kategoriak

2024-11-25Bizikidetza
LH eta DBHko maila guztietan goizeko hasierako saioetan berariazko lanketa aurrera eraman dugu Ikastolan
2024-11-22Ikastola
Pertsona ereduan berezgarrietan sakontzen lelopean Ikastolaren Elkarteak aurrera eraman ditu
2024-11-20Elkartasuna
Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Egunaren harira, bereziki, Palestinan gertatzen ari dena gogora ekarri nahi dugu