Skip to main content

Ikastolan olibondoa landatu dute Palestinaren alde

LH5 eta LH6ko ikasleek (HHkoek lagunduta) olibondoa landatu zuten Gure haurrak ere badira elkartearekin atxikimendua adierazi eta bakea aldarrikatzeko. 

 

Olibondoa Gure haurrak ere badira

Maiatzaren 13an, asteazkenean, LH5 eta LH6ko ikasleek "Gure haurrak ere badira" elkarteak deituriko Pagadietatik olibondoetara ekimenarekin bat egin zuten. Ikastolako patioan, olibondoa landatu zuten Palestinar herriak bizi duen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko. Bertan, olibondoa landatzeaz gain, "Bakeari sustraiak: olibondoaren manifestua" irakurri zuten eta plaka oroigarri bat ipini. Ekitaldiari itxiera emateko, HHko ikasleek margotutako harriez apaindu zuten zuhaitza eta Txoria txori abestu zuten. Bideoa
 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz