Skip to main content

Gasteizen ospatutako Jakin-mina topaketak!-etan izan gara

Ikastolako etapa guztietako hainbat profesionalek egun ezberdinetan banaturik, inklusiorako praktika onak entzun eta jasotzeko aukera izan dute

Piztu jakinmina

Piztu Jakin-mina topaketak! Ikasturte honetan ere Ikastoletan praktika arrakastatsuak partekatzeko aukera izango dugu apirilaren 29an eta maiatzaren 5ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan 09:30etik 13:3era. Anoetako Herri Ikastolako hainbat profesional bertan izan dira, inklusioarekin lotura duten praktika arrakastatsuak ezagutuz. 

Ekintza honekin ikastolon sarea indartzea, elkarrekin ikastea eta jakin-mina piztu eta aberastea dugu helburu.

 

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz