Skip to main content

Errigoraren aurtengo udaberriko kanpainaren produktuen bilketa Ikastolan

Aste honetan Udaberriko Errigora kanpainan Anoetako Herri Ikastolan jasotako eskaerak bertan izan ditugu eta banaketari heldu diogu

Errigora produktuak

Euskara, elikadura-burujabetza eta auzolana bultzatzeko sortutako Errigora,kanpainak aste honetan Anoetako Herri Ikastolan geltokia izan du. Bertako familek, langileek eta herritarrek aukera izan dute ekarritako produktuak jasotzeko. Ikastolan azkeneko ikasturteetan eskaera tamainakoa izaten ari da eta aurten gutxiago ez da izan. Horri gehitu behar zaio familia berriak ere izan direla eskaera egin dutenak gurean. Gure produktuak gure balioekin estuago lotzeko ekimenak urte askotan aurrera egin dezan gure laguntza eta prestutasuna ezinbestekoak izan eta izango du. 

Eskerrik asko denoi!!!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz