Skip to main content

Ikastolak-ek bere udalekuetarako epea zabalik du

Ikastolek, bere jardun zabalean, aisialdiari eskaintza eskura dute. Izen-ematea martxoaren 4tik aurrera plazak agortu arte. Azkar ibili!

 

Zirimola ikonoa

Urteroko moduan, ZIRIMOLA Ikastolen Aisialdi Taldeak 2026ko udarako eskaintza prest du. Ikastolon ekimenaren indar handienak hezkuntza arautuan edo formalean jartzen badira ere, etorkizuneko euskal herritarrak hezteko, nahitaezkoa da gelatik kanpoko hezkuntzan ere aritzea. Euskal Herri osoko haur, gazte eta nerabeek parte hartzen dute Zirimolako udalekuetan. Euskara ardatz izanik, ingurune naturalarekin errespetuan antolatzen diren egonaldiak dira.

Izen-ematea martxoaren 04tik maiatzaren 14ra arte izango da zirimola.eus atarian.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz