Skip to main content

Nola eutsi euskarari ikasgelan?

UEMAko teknikariaren laguntzarekin eta modu aktiboan  Ikastolaren barruan dugun eta edukiko dugun euskararen erabilera mantendu edota handitzeko beharra aztertu genuen 

UEMAko teknikaria klaustroaren aurrean

Aste honetan egindako saioan, Anoetako datu soziolinguistikoak aztertu genituen, euskararen erabilerak testuinguruaren arabera dituen erronkak agerian utziz. Ondoren, ikasgelako hizkuntza-ohiturak eta euskararen presentzia  hausnartu genuen modu parte-hartzailean. Tailerrean hainbat aholku praktiko landu ziren, hala nola irakasleen eredugarritasuna eta euskarazko giro segurua sortzea. Halaber, ikasleen motibazioa eta hizkuntza-kontzientzia lantzearen garrantzia azpimarratu zen. Eguneroko egoera txikietan ere euskarari eusteko estrategiak proposatu ziren. Ondorio nagusi gisa, komunitate osoaren inplikazioa eta koherentzia direla euskararen erabilera sendotzeko giltzarriak ondorioztatu genuen.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz