Skip to main content

EKIN kanpaina dela eta, hitzaldiak DBH3n

Tolosaldeko Mankomunitateak, eskualdeko ikastetxeei zuzenduriko hiri-hondakinen inguruko birziklapen kanpainaren barruan, saioa izan da

Ikasleak dinamiketan lanean

Aste honetan EKIN kanpainaren barruan, Tolosaldeko Mankomunitateko kidea gurekin izan da hiri-hondakinen birziklapenaz hitz egiteko. Ikastolan ditugun ikasleak gaur egungo eta etorkizuneko etxeetako hondakinen kudeatzailea izango direla kontutan hartuz, hondakinak modu egokian sailkatzearen garrantziaz jabetzeko eta eskola komunitateak dituen zalantzak argitzeko azalpenak eman zaizkie. 

Saioa hiru ataletan banatuta burutu da:


o Hondakinen murrizketa
           ▪ Salmenta-teknikak ezagutzen:
           ▪ Zer erosi behar dugu?
o Nola berrerabili?
o Nola birziklatu eta zertarako?
o Ekonomia zirkularraren garrantzia

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz