Skip to main content

Herri txiki, herri handi PrOIari bukaera emateko ipuin kontaketa LHko 3. zikloan

Anoetako ikasleek maila bereko Irurako ikasleen bisita izan zuten eta  elkarrekin,modu ludikoan, euskarak bizirik nola iraun duen landu zuten bereziki

LH5/6koak ipuinak kontatzen

Atzo arratsaldean, hilak 18, Irurako LH5-6ko ikasleen bisita jaso zuten Anoetako ikasleek. "Herri txiki, altxor handi!" PrOIan, euskarak bizirik nola iraun duen kontatzen duten ipuin musikatuak sortu zituzten eta horiek aurkezteko baliatu zuten tartea. Istorioetan zehar, hizkuntza nagusi eta hegemonikoak, euskalgintzako elkarteak eta Elbira Zipitria bezalako pertsona garrantzitsuen inguruan aritu ziren. Bata bestearengandik ikasiz, arratsalde ederra pasa zuten ikasleek.
 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz