Skip to main content

Ikastolaren Ohiko Batzarra abenduaren 16an

19:00etan izango den Ikastolaren Ohiko Batzarrera etortzeko garrantzia azpimarratu nahi dugu

Ikastolaren logoa

Datorren abenduak 16, asteartean, Anoetako Herri Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutuko dugu, 18:00etan lehen deialdian, 18:30ean bigarren deialdian eta 19:00etan hirugarrenean.

Hauek dira Ohiko Batzar Orokorrean landuko diren gaiak:

1.    Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Orokor honetako akta onetsi eta sina dezaten, batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan.

2.   Aurreko Batzarraren aktaren onarpena.

3.   24-25  ikasturtea:

             3.1.  Batzordeetako memoria

             3.2.  Urteko kontuak

4.    25-26  ikasturtea:

             4.1.  Ikastolen Elkarteko marka berria

            4.2.  Ikastola Zenbakitan

            4.3. Langileria

            4.4.  Urteko Plana

            4.5. Aurrekontuen proposamena

5.    Asebetetze galdetegia.

6.    Galde-erantzunak

Batzarkide guztien bertaratzea eta parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi da.

Gure artean izango zaretelakoan, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz