Skip to main content

Ikastolakoak finalistak, Arnasetik bideo-sormen lehiaketan

Arnasa Gara proiektuaren lehiaketan, Anoetako Herri Ikastolako ikasleak finalistak izan dira DBHko 1. eta 2. mailen kategorian

Arnasa Gara lehiaketan gure ikasleak finalistak

Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren laugarren edizioari amaiera borobila eman zioten atzo Leitzako Herri Aretoan ospatutako sari-banaketa ekitaldiarekin. UEMA-k, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatutako Arnasa Gara proiektuaren barruan kokatzen da, eta helburu du euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena piztea eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragitea.

DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleen kategorian, Anoetako Herri Ikastolako ikasleek aurkeztutako Casting Anoeta, zergatik gu bideoa finalista izan da.

Zorionak gure ikasleei eta ea denon artean bultzada tinko eta sendoa ematen diogun euskarari.

Iturria Ataria

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz