Skip to main content

Tolosako Titirijai jaialdian LH3tik 6rako ikasleak izan dira

Pintto Pintto eta Shades of Shadows emanaldietan presente egon eta gero, Tolosan bertan bazkaldu zuten

Ikastolako ikaslean Tolosako Titirijain

Asteazkenean, azaroak 26, Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara bitarteko ikasleak egun osorako Tolosara joan ziren urtero bezala, Titirijai-eko emanaldiak ikustera. Anoetatik Tolosarako bidea oinez egin ondoren, Leidorrera joan ziren Anita Maravillasek eskainitako Pintto Pintto emanaldia ikustera. Emanaldia amaitu eta gero 12:30ean hurrengoa ikustera joan ziren, kasu honetan Topic-era. Tangram Collectivek eskainitako Shades of Shadows ikusi zuten.

Bi emanaldiak ikusi ondoren, Tolosako parkean bazkaldu, jolas batzuk egin eta segidan Ikastolara bueltatu ziren. 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz