Skip to main content

“Bagatoz, inklusiotik ekitatera” Ikastolen aurtengo Jardunaldi Pedagogikoetan izan gara

Gero eta anitzagoa den gure gizartean, ikasle guztientzako kalitatezko eskolaren ildo nagusiak aztertu dira

Ikastolen jardunaldi pedagogikoak

Aurtengo jardunaldiek “Bagatoz, inklusiotik ekitatera” leloaren harira, inklusioa praktikara eramateko erronkak eta estrategiak aztertu dituzte. Ikasle guztien parte-hartzea bermatzeko ikuspegi sistemikoa landu da, antolaketa eta curriculuma berrikusiz. Justizia soziala eta ekitatea hezkuntzaren ardatz gisa nabarmendu dira. Metodologia kolaboratiboak eta aktiboak baliatu dira ikasleen ahalduntzea sustatzeko. Gainera, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa funtsezkoa dela azpimarratu da.

Gehiago irakurri hemen

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz