Skip to main content

Batuz Aldatu ekimenarekin, Ikastolen Elkarteak atxikimendua azaldu du

Hizkuntzen Europako Egunean, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta ehundik gora sinatzaile elkartu ziren Donostian

Batuz Aldatu

Irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Egunean, Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora sinatzaile elkartu ziren Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Bertan aurkeztu zen hizkuntza-politiken arloko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua.

Proposamen horren helburua euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua moteldu eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan den honetan, egoera horri aurre egiteko eta euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa den jauziaren nondik norakoa proposatzea, beti ere adostasun soziala oinarri dela.

Hemen irakurri dezakezu KONTSEILUAK kaleratutako albistea.

Ikastolen Elkartea proposamenaren sinatzaile den horretan gure komunitatean informazio hau partekatzeko konpromisoa dugu.  

Erantsita duzue dokumentua.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz