Skip to main content

Erropa zaharrak kustomizatzea dute helburu DBHko josgintza tailerrekoek

Horretan laguntzeko saio batzuetan gurea izan den Cristina Arregi andereñoaren  laguntza izango dugu

Cristina Arregi azalpenak ematen

Erropa zaharrak kustomizatzea dute helburu josgintza tailerreko DBH3 eta 4. mailetako ikasleek. Horretarako ikasleak taldeetan bildu dira eta bakoitzak bere modeloaren diseinua egiten ari da  (beraiek arduratu dira arropa zaharrak ekartzeaz). Josteko materiala ikastolak jarri du, nahiz eta ikasle batzuek euren materiala ere ekartzen duten.

Lanketa horretan hainbat saioetan gurekin lanean aritutako Cristina Arregi izango dugu, berak duen eskulanetarako trebeziarekin ziur izugarri lagunduko diela ikasleei. Horretaz gain, lanketari bukaera emateko ekimen berezia badutela ere aurreikusita. 

Eskerrik beroenak Cristinari!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz