Skip to main content

Dinamika eta irteerak ikasturte hasierari ongi etorri emateko

LH eta DBHko ikasle eta irakasleek, ikasturteari gogotsu heltzeko, denen arteko harremanak sendotzeko dinamikak eta irteerak burutu ditugu

ikastola

2025-2026ko Ikasturteari hasiera eman diogu Ikastolan. LH eta DBHko ikasle eta irakasle denak batera, modu atseginez ongi etorri eman diogu ikasturteari.

LH eta DBHko etapetan,  lehenengo astean Ikastolan bertan eta baita inguruko herrietan dinamikak eta irteerak burutu genituen. Hasiera eramangarriago eta denak elkarrekin talde dinamika indartuz helburua izanik, ahalik eta modu ludikoenean aritu ginen.

Ikaskide eta irakasleen arteko harremanak sendotzeko helburua lortzeko asmoz aritu gara. Ea ikasturtean zehar nabari den!!!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz