Skip to main content

Bertso jaialdia LH5-6ko ikasleen eskutik

Izarne Zelaiaren eskutik ikasturte osoan aritu eta gero, aukera polita izan zuten ikasitakoa praktikan jartzeko

Ikasleak bertso saioan

Pasa den ekainaren 5ean, osteguna, LH5-6 mailetako ikasleek ikasturte amaierako bertso jaialdia ospatu zuten Mikelasagasti auditorioan. Ikasturte osoan zehar, Izarne Zelaiaren gidaritzapean, bertsolaritza landu dute astean ordubetez eta bertan ikasitakoan plazan demostratu ahal izan zuten.
Saioaren lehen zatian, ikasleek gelan prestatutako zenbait bertso sorta abestu zituzten eta bigarren zatian berriz, Beñat Gaztelumendi eta Maider Arregi bertsolariekin aritu ziren. Ikasleek puntuak jarri zizkieten eta bertsolariek bat-batean erantzun. Ea hemendik aurrera ere klasetik kanpo bertsoak abestera animatzen diren gure ikasleak. Gaia izan badute eta!"

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz