Skip to main content

LH5koek Tolosako suhiltzaileen parkea bisitatu dute

Gipuzkoako suhiltzaileen zereginak eta lan egiteko moduak ezagutzeko aukera ere izan dute

Ikasleak suhiltzaileen parkean

Asteazken honetan, hilak 21, LH5 mailako ikasleek Tolosako suhiltzaileen parkea bisitatu zuten. Bertan, suteen prebentziorako eta larrialdi kasuetarako formazio laburra jaso zuten. Horrez gain, Gipuzkoako suhiltzaileen zereginak eta lan egiteko moduak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Parkeko ibilgailu eta instalazio ezberdinak ezagutu ostean, bisitarekin amaitzeko, ariketa ezberdinak gauzatu zituzten bertako tresnekin, hala nola, erreskateetako garabira igo, mangerarekin jolasak eta baita barran goitik behera jeitsi ere.

Ikasketa garrantzitsua jasotzeaz gain, gozatu ederra hartu zuten gure ikasleek."

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz