Skip to main content

Non eta Mugan gazte topaketa, Bastidan

Periferiako ikastolei eta komunitateei aitortza egiteko ekimena da Non eta Mugan. Ikasturte honetan Bastidan ospatu da, apirilaren 4an, gazte topaketa formatuan.

Gazte topaketan partehartzaileak

 Ikasturte honetan Bastidan ospatu da, apirilaren 4an, gazte topaketa formatuan. Ikastola eta herrialde desberdinetako 14 eta 16 urte bitarteko ikasleak bildu dituen eguna izan da. Periferiako ikastoletako eta aurtengo jaiak antolatuko dituzten ikastoletako ikasleek hartu dute parte. Euskararen egoera soziolinguistikoa ezagutu, euskalki desberdinak ezagutu eta partekatu, ikastolak Bastidan eta Arabar Errioxan duen eraginaren berri izan, euskal kulturaren adierazpen desberdinak jorratu eta gazteen arteko harremanak estutzea izan dira helburu nagusiak.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz