Skip to main content

Ikasle ohien bisita DBH4ko ikasleentzat

Ikastolaren ibilbidea bukatu berri duten ikasleek, ondorengo ikasketekin izandako testigantzak azaldu dizkie DBH4koei

ikasle ohien bisita Ikastolan

Aste honetako asteartean ohiko den bisita izan zuten gure DBH4ko ikasleek. Batxilergo 1. eta 2. mailan eta Erdi Mailako Lanbide Hezkuntzan ari diren ikasle ohiak gurekin izan ziren. Saio horretan beraiek ikasketa berri horiekin dituzten bizipenak azaldu zituzten, nahiz modalitate, nahiz familia ezberdinetako ikasketen berri emanez. Ikasleek arretaz entzun zituzten esandakoak eta orientazio akademikorako probetxuzko saioa izan zela uste dugu. 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz