Skip to main content

LH6ko ikasleek Ikastolako aterpean Azoko solidarioa aurrera eraman dute 

Mimo handiz prestatutako ekimenean, Marea urdina Elkarteari emango zaio bertan ateratako irabazia

LH6koak Azokan

LH6ko ikasleek Disziplinarteko konpetentzia dela eta Azoka solidarioa prestatzen aritu dira. Horretarako, etxeko jostailu, panpin, ipuin, baloi... ekarri eta salmentan jarri dituzte. Horrekin batera, tortilla pintxoak eta bizkotxoa ere saldu dute. Ateratako diru guztia Azpeitia eta Azkoitiako Marea Urdina elkarteari emango zaio. Elkarte horrek, autismoa duten pertsonen inklusioaren aldeko lana egiten du eta guk ere horren aldeko apustua egin nahi dugu. Giro bikaina izan dugu gaur, Martxoaren 28an, ikastolako aterpean, musika eta guzti.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz