Skip to main content

LH5ean Marta Sanjurjo nutrizionistaren bisita izan da

Azkeneko asteetan landu duten OSASUNTUBER PrOIaren harira, elikasura osasuntsua izan dadin hainbat jarraibide eman dizkie

elikadura osasuntsua

Asteazken honetan, hilak 26, Marta Sanjurjo nutrizionistaren bisita izan dute LH5eko ikasleek. OSASUNTUBER PrOIaren baitan, osasunarekin zerikusia duten arlo ezberdinak ikertzen ari dira eta tartean, elikadura osasuntsua. Asteazken goizeko sasoian, elkarrizketaren bidez, ikasleek elikaduraren inguruan duten jakinmina asetzeko aukera izan dute, gorputzak beharrezko dituen mantenugaiak ezagutzetik hasi, eta zenbait produktuk ezkutatzen duten azukrea identifikatzen ikasteraino. Euren hamaiketako eta meriendak aztertzeko parada ere izan dute. Ea baliagarria zaien aurrerantzean!

 

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz