Skip to main content

DBH3 eta 4koentzat heziketa afektibo-sexuala

Sexune Elkarteko bi adituak gurekin izan dira, taldean nahiz tutoretza pertsonalizatuetan, ikasleen interesak eta galderak bideratu eta argitu nahian

ikasleak Sexune adituekin

Ikastolan bertan, Heziketa afektibo-sexualean adituak diren Sexune taldeko bi kide gurekin izan dira aste honetan. Saioak DBH3 eta 4ko mailetako ikasleentzat zuzenduak izan dira. DBH3ko ikasleek lau orduko saioa izan dute. Saio horietan dinamika, talde-lan eta ikus-entzunezko material ezberdina erabiliz, harreman erotikoen kontzeptuan murgildu dira, bakoitzaren intimitatea eta moduak ardatz hartuz. 

DBH4ko ikasleek,aldiz, aholkularitza pertsonalizatua egiteko aukera izan dute. Banaka edo binaka 20 minutuko tarteak izan dituzte Sexologoarekin dituzten zalantzei eta interesei buruz aritzeko. Harremanez, ligatzeaz, plazeraz edota desirez hitz egiten aritu gara.

Saioa emankorrak izan direlakoan gaude!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz