Skip to main content

Miñan antzezlana ikusteko aukera eduki dute DBH4koek

Miñan liburuan oinarrituta, Amets Arzallusek sortutako antzezlanean izan dira Tolosako Leidorren

DBH4ko ikasleak Leidor aretoan

Gaur Tolosako Leidor Antzokian gure DBH4ko ikasleek aukera izan dute Miñan antzezlana ikusteko aukera. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

Ibrahima Balderi aita gazterik hil zitzaion, ikasketak moztu behar izan zituen. Liberiara lan bila joatea bururatu zitzaion Ibrahimari eta Monroviara joan zen. Hasieran zamak bizkar gainean garraiatzen ibili zen baina halako batean Gineako kamioizale batek aprendiz hartu zuen. Bitartean anaia txikia amaren etxetik alde egin zuen eta Libian zegoela jakin zuen amak. Anaia txikia desagertu eta gero Ibrahima anaiaren bila abiatu zen Gineatik Libiara, horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen hegoaldetik iparraldera: pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz