Skip to main content

Anoetako Herri Ikastola Irakaskidetza Praktika Onenen Jardunaldietan egon da

Bertako irakasleek beren eguneroko irakaskidetza esperientziak Bilboko AsFabrik campusean konpartitu egin dituzte

Anoetako Herri Ikatolakoak praktika onak aurkezten

Ostiral goizean, Anoetako Herri Ikastolako hiru irakasle, Irakaskidetza metodologiaren praktika onenen ihardunaldietan parte hartu dute Bilboko AsFabrik campusean. Beste lau Ikastolekin batera, gurea ere bertan egon da.

Hezkuntzan gertatzen ari diren berrikuntza metodologiko eta pedagogikoen baitan, irakaskidetza izaten ari da azken denboran indar handia hartzen ari den baliabidetako bat. Helburu nagusia da bi irakasle edo gehiago elkarlanean aritzea irakaste-irakaste prozesuak elkarrekin diseinatu, gelaratu eta ebaluatuz. Arlo ezberdinetako irakasleak elkarrekin gelan arituz, ikasleari esperientzia aberatsagoa bizitzeko aukera eskaintzen dio. Gelako irakaskidetza esperientziek ikasleen aniztasunari eta ikaskuntza estilo ezberdinei arreta pertsonalizatua eskaintzen laguntzen dute.

Anoetako Herri Ikastola pixka-pixkanaka urratsak ematen.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz